Bidaia bat aplikazioarekin
Horrela laguntzen dizue, egunez egun
Jaitsi poliki: mugikorrak pantaila bakoitza erakutsiko dizue. Eta ukitu, funtzionatzen du eta.
Gaur
Goizero, egun horretan dagokiona
Aplikazioa irekitzean ikusiko duzue non zaudeten, hango ordua eta etxekoa, eguraldia eta hurrengo egitekoa.
- Ideiak egun libreetarako
- Helmugaren fitxara, zerrendara eta telefonoetara zuzeneko sarbidea
Sakatu «Ver itinerario» mugikorrean
Ibilbidea
Bidaia osoa, egunez egun
Hegaldiak, lekualdatzeak, hotelak eta txangoak, bizi izango dituzuen ordenan, etapa bakoitzeko gauekin eta gaurko eguna markatuta.
Ireki 7. eguna, Maldivetarako hegaldia
Bonuak eta abisuak
Dena eskura, estaldurarik gabe ere
Jasoera ordua, topagunea, hornitzailea eta lokalizatzailea. PDF bonuak telefonoan gordetzen dira eta daturik gabe ere irekitzen dira.
Eta aplikazioak garaiz abisatzen dizue: noiz irten aireportura, jasoerak eta txangoak. Gauez ez du molestatzen.
Txata
Gu, mezu batera
Agentziarekin txat pribatua, bidaian sortzen den edozein zalantzarako, behar izanez gero argazki eta dokumentuekin. Posta elektroniko eta WhatsApp solteen artean haria galdu gabe.
Helmugaren fitxa
Herrialdea, pantaila batean
Hango eta etxeko ordua, eguraldia, konexiorik gabe dabilen dirua bihurtzeko tresna, entxufeak, eskupekoak eta larrialdi-telefonoak.
Aldatu euroak bihurgailuan
Enekoren aholkuak
Ikasi duguna, zuen bidaiarako
Helmuga eta zerbitzu bakoitzerako gomendio praktikoak, zuen bidaia prestatu duenarenak. Gorde gogokoetan gehien gustatzen zaizkizuenak.
Zerrenda
Maleta, bion artean
Bikoteak partekatzen duen zerrenda: dokumentazioa, dirua, osasuna eta maleta. Batek markatzen duena besteak ikusten du.
Markatu laukiren bat
Aplikazioaren benetako pantailak, adibideko bidaia batekin (gaztelaniaz)
SOS botoia
Zerbait okertzen bada, hiru segundo
Botoia sakatuta mantentzen duzue eta abisua berehala iristen zaigu. Partekatzea erabakitzen baduzue, zuen kokapena ere bai. Eta kokapena une horretan bakarrik erabiltzen da.
Larrialdi mediko edo segurtasunekoetan, deitu gainera herrialdeko larrialdi-telefonoetara; helmugaren fitxan dituzue.
Familiarentzako ibilbidea
Etxekoak, lasai
Irakurtzeko soilik den esteka bat, zuen gurasoek egunero non zaudeten jakin dezaten. Bonurik, lokalizatzailerik eta telefonorik gabe: bidaia bakarrik.
🔒 Irakurtzeko soilik
Eta gainera
Bidaia bat salbatzen duten xehetasunak
«Erakutsi taxilariari»
Hotelaren helbidea letra handiz, ingelesez eta bertako hizkuntzan. Mugikorra erakutsi eta kito.
Etapa bakoitzeko telefono erabilgarriak
Agentzia hartzailea, hotela eta asegurua, deitzean eskatuko dizueten lokalizatzailearekin.
Abisuak garaiz
Aireporturako irteera, jasoerak eta txangoak.
Eta itzultzean, kontatu
Baloratu hotel eta txango bakoitza. Guk bakarrik ikusten dugu.
Gaztelaniaz eta euskaraz
Aukeratu aplikazioaren hizkuntza. Bidaiaren edukia gaztelaniaz dago.
Pribatutasuna
Zuen datuak, kontu handiz
Xehetasun gehiago aplikazioaren pribatutasun-politikan (gaztelaniaz).
Europar Batasunean
Datuak Europar Batasuneko zerbitzarietan gordetzen dira.
Pasaporterik ez
Ez dugu pasaporterik gordetzen aplikazioan.
Kokapena, SOSean bakarrik
SOSa sakatu eta partekatzea onartzen baduzue bakarrik erabiltzen da.
Ezabatzea aplikaziotik
Aplikaziotik bertatik eska dezakezue kontua ezabatzea.
Ohiko galderak
Gehienetan galdetzen diguzuna
Eta zalantzaren bat geratzen bazaizue, badakizue: mezu batera gaude.
Viajes de Miel-ekin bidaia erreserbatu duten bikoteek bakarrik. Ez dago izen-emate irekirik: guk sortzen dugu zuen kontua bidaia berresten duzuenean.
Aplikazioa deskargatu eta erreserba egiteko erabili zenuten helbide elektronikoa idatzi. 6 zifrako kode bat jasoko duzue eta sartu egingo zarete. Ez duzue pasahitzik gogoratu beharrik.
Bai. Ibilbidea, PDF bonuak eta dirua bihurtzeko tresna estaldurarik eta daturik gabe ere kontsulta daitezke. Informazioa bidali edo jaso behar duenak, txatak adibidez, konexioa behar du.
Bidaia eta bonuak mugikorrean gordeta geratzen direnez, datuak desaktibatuta kontsulta ditzakezue. Konexioa batez ere txatetik idazteko edo argazkiak eta dokumentuak bidaltzeko behar da.
Botoia 3 segundoz sakatuta mantentzen duzue eta abisua berehala iristen zaigu. Onartzen baduzue, zuen kokapena ere bai. Larrialdi mediko edo segurtasunekoetan, deitu gainera herrialdeko larrialdi-telefonoetara; helmugaren fitxan dituzue.
Europar Batasuneko zerbitzarietan gordetzen dira, ez dugu pasaporterik gordetzen eta kokapena SOSa sakatu eta partekatzea onartzen baduzue bakarrik erabiltzen da. Kontua nahi duzuenean ezaba dezakezue aplikaziotik bertatik.
Aplikazioa gaztelaniaz edo euskaraz erabil daiteke. Bidaiaren edukia (ibilbidea, bonuak eta aholkuak) gaztelaniaz dago.
Ezer ez. Doakoa da, iragarkirik eta aplikazio barneko erosketarik gabe.
Bidaia osoan eta itzuli ondoren denbora batez. Sarbidea itxi aurretik, aplikazioak abisatu egiten dizue.
Laster iritsiko da Google Playra. Oraingoz iPhonerako dago eskuragarri, App Storen.

