Cookie-politika
Zer dira cookieak?
Ingelesez, "cookie" hitzak gaileta esan nahi du; baina, web-nabigazioaren esparruan, "cookie" bat guztiz bestelako zerbait da. Gure Webgunera sartzen zarenean, zure gailuaren nabigatzailean testu-zati txiki bat gordetzen da, "cookie" deritzona. Testu horrek zure nabigazioari, ohiturei, hobespenei, edukien pertsonalizazioei eta abarri buruzko hainbat informazio du.
Antzera funtzionatzen duten beste teknologia batzuk ere badaude, zure nabigazio-jarduerari buruzko datuak biltzeko erabiltzen direnak. Teknologia horiei guztiei, batera, "cookieak" deituko diegu.
Teknologia horiei ematen diegun erabilera zehatza dokumentu honetan deskribatzen da.
Zertarako erabiltzen dira cookieak webgune honetan?
Cookieak Webgunearen funtzionamenduaren funtsezko zati dira. Gure cookieen helburu nagusia zure nabigazio-esperientzia hobetzea da. Adibidez, nabigatzen ari zaren bitartean eta etorkizuneko bisitetan zure hobespenak (hizkuntza, herrialdea, etab.) gogoratzeko. Cookieetan bildutako informazioak, gainera, webgunea hobetzeko, zure interesetara egokitzeko, egiten dituzun bilaketak azkartzeko eta abarretarako aukera ematen digu.
Kasu jakin batzuetan, aldez aurretik zure baimen informatua lortu badugu, cookieak beste erabilera batzuetarako erabili ahal izango ditugu; adibidez, zure nabigazio-ohituren azterketan oinarritutako publizitatea erakusteko aukera ematen digun informazioa lortzeko.
Zertarako EZ dira erabiltzen cookieak webgune honetan?
Erabiltzen ditugun cookieetan ez da identifikazio pertsonaleko informazio sentikorrik gordetzen, hala nola zure izena, helbidea, pasahitza, etab.
Nork erabiltzen du cookieetan gordetako informazioa?
Gure Webguneko cookieetan gordetako informazioa guk bakarrik erabiltzen dugu, aurrerago "hirugarrenen cookie" gisa identifikatutakoak izan ezik; horiek erabiltzailearen esperientzia hobetzen duten zerbitzuak ematen dizkiguten kanpoko erakundeek erabiltzen eta kudeatzen dituzte. Adibidez, bisita-kopuruari, gehien gustatzen den edukiari eta abarri buruz biltzen diren estatistikak Google Analytics-ek kudeatu ohi ditu.
Nola saihets dezakezu cookieen erabilera Webgune honetan?
Cookieen erabilera saihestu nahi baduzu, haien erabilera BAZTERTU dezakezu, edo KONFIGURATU dezakezu zein saihestu nahi dituzun eta zein erabiltzea onartzen duzun (dokumentu honetan informazio zabala ematen dizugu cookie mota bakoitzari buruz: helburua, hartzailea, iraupena, etab.).
Onartu badituzu, ez dizugu berriro galdetuko, hurrengo atalean adierazten den bezala zure gailuko cookieak ezabatzen ez badituzu behintzat. Baimena baliogabetu nahi baduzu, cookieak ezabatu eta berriro konfiguratu beharko dituzu.
Nola desgaitu eta ezabatu cookieen erabilera?
Webgune honetako cookieak (eta hirugarrenek erabilitakoak) mugatu, blokeatu edo ezabatu nahi badituzu, edozein unetan egin dezakezu, zure nabigatzailearen konfigurazioa aldatuz. Kontuan izan konfigurazio hori desberdina dela nabigatzaile bakoitzean.
Esteka hauetan nabigatzaile ohikoenetan cookieak gaitzeko edo desgaitzeko argibideak aurkituko dituzu.
Zer cookie mota erabiltzen dira web-orri honetan?
Web-orri bakoitzak bere cookieak erabiltzen ditu. Gure webgunean jarraian adierazten direnak erabiltzen ditugu:
KUDEATZEN DUEN ERAKUNDEAREN ARABERA
Cookie propioak:
Editoreak berak kudeatutako eta Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua ematen duen ekipo edo domeinu batetik Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen direnak dira.
Hirugarrenen cookieak:
Editoreak kudeatzen ez duen ekipo edo domeinu batetik Erabiltzailearen ekipo terminalera bidaltzen direnak dira; cookieen bidez lortutako datuak tratatzen dituen beste erakunde batek kudeatzen du ekipo edo domeinu hori.
Cookieak editoreak berak kudeatutako ekipo edo domeinu batetik bidaltzen badira, baina haien bidez bildutako informazioa hirugarren batek kudeatzen badu, ezin dira cookie propiotzat hartu, hirugarren horrek bere helburuetarako erabiltzen baditu (adibidez, ematen dituen zerbitzuak hobetzeko edo beste erakunde batzuen alde publizitate-zerbitzuak emateko).
HELBURUAREN ARABERA
Cookie teknikoak:
Gure Webgunean nabigatzeko eta hark behar bezala funtzionatzeko beharrezkoak direnak dira; adibidez, trafikoa eta datu-komunikazioa kontrolatzeko, saioa identifikatzeko, sarbide mugatuko ataletara sartzeko, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egiteko, Webgunearen zerbitzua ematen duen softwarearen lizentziak fakturatzeko bisitak zenbatzeko, nabigazioan segurtasun-elementuak erabiltzeko, bideoak edo soinua zabaltzeko edukiak gordetzeko, eduki dinamikoak gaitzeko (adibidez, testu edo irudi bat kargatzeko animazioa).
Analisi-cookieak:
Erabiltzaile-kopurua zenbatzeko eta, horrela, erabiltzaileek Webguneari ematen dioten erabileraren neurketa eta azterketa estatistikoa egiteko aukera ematen dute.
Hobespen- edo pertsonalizazio-cookieak:
Erabiltzaileak zerbitzura ezaugarri jakin batzuekin sar dadin informazioa gogoratzeko aukera ematen dutenak dira; ezaugarri horiek haren esperientzia beste erabiltzaile batzuenetik bereiz dezakete, hala nola hizkuntza, Erabiltzaileak bilaketa bat egitean erakutsi beharreko emaitza-kopurua, zerbitzuaren itxura edo edukia Erabiltzailea zerbitzura sartzeko erabiltzen duen nabigatzaile motaren edo sartzen den eskualdearen arabera, etab.
AKTIBATUTA IRAUTEN DUTEN EPEAREN ARABERA
Saio-cookieak:
Erabiltzailea web-orri batera sartzen den bitartean datuak biltzeko eta gordetzeko diseinatuta daudenak dira.
Erabiltzaileak eskatutako zerbitzua behin bakarrik emateko gorde beharreko informazioa biltzeko erabili ohi dira (adibidez, erositako produktuen zerrenda), eta saioa amaitzean desagertzen dira.
Cookie iraunkorrak:
Datuak terminalean gordeta geratzen diren cookieak dira, eta cookiearen arduradunak zehaztutako epe batean —minutu batzuetatik hainbat urtera bitartekoa izan daitekeena— atzitu eta tratatu daitezke. Horri dagokionez, berariaz baloratu behar da cookie iraunkorrak erabiltzea beharrezkoa den, pribatutasunerako arriskuak murritz litezkeelako saio-cookieak erabiliz. Nolanahi ere, cookie iraunkorrak instalatzen direnean, haien iraupena beharrezko gutxienekora murriztea gomendatzen da, erabileraren helburua kontuan hartuta. Horretarako, GT29 Lantaldearen 4/2012 Irizpenak adierazi zuen cookie bat baimen informatuaren betebeharretik salbuetsita egon dadin, haren iraungitzea helburuarekin lotuta egon behar dela. Horregatik, askoz ere litekeenagoa da saio-cookieak salbuetsitzat hartzea, iraunkorrak baino.
Webgune honetan erabilitako cookieen xehetasunak:

